miércoles, 21 de abril de 2010

IZENAK

AITOR

J.A. Xaho idazle zuberotarrak La lègende d´ Aitor lanean kaleratu zuen izena; beranduago F. Navarro Villosladaren Amaia o los vascos en el siglo VIII eleberriko pertsonaia ospetsua izan zen. Zuberoan aita onen semea esaten da ´noblea´ adierazteko. Hortik Xahok euskaldunok Aitor-en semeak garela atera zuen, okerreko etimologia eginez. Gaur egun Euskal Herrian gehien erabilitzen den izenetako bat da.

PATXI

Patxi izena polita da eta niri izena hau gustatzen zait. Frantzisko-ren hipokoristikoa izan da, eta oraindik ere horrela da hein batez, baina aitortu beharra dago maizkara gaztelaniazko Francisco-ren euskarazko baliokidetzat hartzen dela. 1574an Espartza Zaraitzuko (N) elizaren agirietan Don Pachi izeneko apaiza azaltzen da. Ikus Frantzisko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario